
ANE-NIEren estatutuek islatzen duten bezala, gure elkarteak, Nafar Idazleen Elkarteak, bere sorreran, 2016an, Nafarroako literatura bi hizkuntzetan sustatzea ezarri zuen bere helburuetako bat bezala, eta horretarako “Marka” sortzeko ekarpen esplizitua egin zuen.
Helburu horrekin, eta Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia-Príncipe de Viana Instituzioarekin -2024an hitzarmen bat sinatu zen- lankidetzan, urte berean “Nafar Literatura Navarra” marka sortu zen. Bere asmoa da Nafarroako literaturaren sorkuntza, hedapena edo sustapenarekin zerikusia duen edozein pertsona, erakunde, enpresa, ekimen edo proiekturi bereizgarri bat ematea.
Helburu horri jarraiki, ANE-NIEk lanean jarraituko du marka berri hori Foru Komunitateko kultura- eta erakunde-agente ezberdinen artean sustatzeko, baita kontsentsutik eta aniztasunetik bere sendotze eta zabalkundea lortzeko ere.